Harrera arrow Elkartea arrow Berriak arrow Saiak elkarteari buruzko bideo-erreportaia
Saiak elkarteari buruzko bideo-erreportaia
Image

www.kanaldude.org herri telebistak Saiak-ren aktibitatei buruzko bideo bat ekoiztu du, gure elkartearen 30. urtemuga kari. 20 minutako dokumentu eder hunek elkarrizketak eta naturan hartu irudiak poliki tartekatzen ditu. Oraindanik sarean ikusgai da!

"Saiak elkarteak 30 urte" dokumentala Arrosan kokatua den "Aldudarrak Bideo" elkarteko kide batzuen ekimenari esker ekoiztua izan da eta www.kanaldude.org herri telebistaren bidez hedatua.

Irudiak hartzen mendialdean...

Irudiak hartzen mendialdean...

Helburua Saiak elkarteak azken 30 urteotan eraman lanaren berri ematea zen, publiko zabalari pentsatuz bereziki. Bi hizkuntzan (euskaraz eta frantsesez) egin elkarrizketa batzutan oinarrituz eta mendian filmatu harraparien irudiekin apainduz.

Emaitza anitzen gustukoa izanen dela espero dugu! Milesker Pantxika Maitia-ri (Kanaldudeko koordinatzailea), Nadine Felix-ri (irudiak) et Eki Pagoaga-ri (muntaketa).

Egitasmo honek ez ote du segida bat merezi ? Geroak erranen...

Komentario batzu egin nahi? Jo www.kanaldude.org helbidera eta ausarta zaitez zerbaiten idaztera! 

Xehetasunak:

 

 

Izan zaitez kide!

Saiak elkarteak denen beharra du bere ekintzen behar den bezala jarraitzeko. Ipar Euskal Herriko harrapari espezie desberdinen segipen oraino hobea burutuko dugu behatzaileen kopurua handiagoa bada. Lurralde guzietan ibiltzeak lan frango eskatzen baitu gero! Xorien behaketa gustukoa baduzu guri junta zaitez. Ez da beharrezkoa ornitologian hain aditua izatea. Sustengurako bazkidetzak ere onartuak dira eta gainera Saiak elkarteak antolatzen dituen ekitaldi ezberdinetan parte-hartzeko parada ematen dizute.. Irakur gehiago

 

Berrien haritik

Saiak elkartearen azken berrietaz jakinean izan zaitez ondoko RSS esteka bati harpidetuz.
Saiak elkartea- 1, Hondritz-de-Bas karrika - 64600 Angelu
Legezko informazioak - Eskubide guziak erreserbaturik