Harrera arrow Elkartea
Saiak elkartea

Saiak 1901 legearen araberako elkarte bat da. Bere xedeek bat egiten dute izadiaren zaintzeari buruzko Frantziako estadoko 1976ko uztailaren 10eko legearekin.

Saiak elkarteko behatzaileak mendian, negu minean

Saiak elkarteko behatzaileak mendian, negu minean (Argazkia: Alain Pagoaga)

Helburutzat du harraparien ezagutzea eta zaintzea, informazio eta ekintza batzuen bidez, Euskal herrian. Garazi et Baigorri inguruetan bereziki jarria den elkartea da, 50 bat kiderekin.

Aitzin, komunikazio, informazio eta sentsibilizazio lanak eraman ditu, laborari eta artzainen artean, baita eskoletan. Hala nola, erakusketa eta konferentziak eskoletan eta opor guneetan, programa berezi batzuen baitan kokaturik.

Saiak elkarteko behatzaile bat mendian, udan

Saiak elkarteko behatzaile bat mendian, udan (Argazkia: Alain Pagoaga)

Ekintza horiek elkarte kideek berek bete dituzte edo elkarteko langileek, zerbitzu zibila betetzen zutelarik elkartearen zerbitzuko lan eginez.

Gaurregun Saiak elkarteak dinamika berri batean kokatu nahi du bere lana, kide berriak, ahalaz gazteak, beregana erakarriz.

 

Izan zaitez kide!

Saiak elkarteak denen beharra du bere ekintzen behar den bezala jarraitzeko. Ipar Euskal Herriko harrapari espezie desberdinen segipen oraino hobea burutuko dugu behatzaileen kopurua handiagoa bada. Lurralde guzietan ibiltzeak lan frango eskatzen baitu gero! Xorien behaketa gustukoa baduzu guri junta zaitez. Ez da beharrezkoa ornitologian hain aditua izatea. Sustengurako bazkidetzak ere onartuak dira eta gainera Saiak elkarteak antolatzen dituen ekitaldi ezberdinetan parte-hartzeko parada ematen dizute.. Irakur gehiago

 
Saiak elkartea- 1, Hondritz-de-Bas karrika - 64600 Angelu
Legezko informazioak - Eskubide guziak erreserbaturik