| Saiak elkartearen historia |
|
Saiak elkartea 1979ko irailean sortzen da helburu jakin batekin : xori harraparien babestea Euskal Herrian, eta bereziki Iparraldean.
Jean Curutcharry Saiak elkartearen hastapenetan (Argazkia: Alain Pagoaga) Elkartearen sortzailea den Jean Curutcharry Baigorriarra da sortzez. Argazkizalea da eta hastapen batean ez da zaletasun horren bidez baizik saiei interesatuko. Saiak hurbilagotik argazkitan hartzeko hobeki ezagutu behar ziren, nahitaez. Orduan ohartzen da saien populazioen egoera kezkagarriaz, argazkilaritza alde batera utziz. Zaletasun berri bat piztu zen. Pirineoetan oraino bizirauten zuten harrapari horien zaintzeko behar larria bazen. Aitzinagotik ere 1974an, Jean Curutcharry Nafarrorako zonbait naturalistekin harremanetan jarri zen baita Frantziako F.I.R harraparien alde eragiteko fondoko sortzailearekin, Jean-François Terrasse-rekin hain zuzen.
Lehenbiziko prospekzioen garaia... (Argazkia: Alain Pagoaga) Jean Curutcharry-k Iparraldeko mendialdeko harrapari sarraskijaleen inguruko 16mm-ko filma bat ekoizten du 1977an. Anitz hitzalditan baliatua izanen zena. Denbora berean hasi ziren saiak bazkatzen negu minean, Baigorri aldean. Saiak elkarteko osagaiak hor ziren: zaletasuna eta jendartearen baitan ideia baten zabaltzeko griña, saiak biziko zirela baldin eta nekazal munduak eta artzainek bereziki natur aberastasun hori ulertzen eta haiena egiten bazuten. Mendez mende gauzatu zen artzaingoaren eta saien arteko oreka zalantzan jartzen zuten laborantza modernoaren garapenak eta globalisazio ekonomikoak. Saiak elkartearen sortzeari esker kide berriak lotuko gatzaizkie informazio eta ikerketa lanei. Iparraldeko harrapari guziei zabalduko da, F.I.R. erakundearekin partaidetzan. Azpimarratzekoa da Saiak elkarteak sensibilisazio lan handia eraman duela eskoletan 1983tik aitzina, elkartean permanente gisa ziharduten kontzientzia eragozle gazte anitzen laguntzaz. |
Ornitologian adituak izan gabe ere, denak harraparien behatzeko gai gira, Ipar Euskal herriko edozoin tokitan bizi izanik ere. Zure behaketen berri eman iezaguzu sareko formulario baten bitartez.
Ipar Euskal Herriko harraparien ezagutza hobetzen lagunduko gaituzu.
Jean Curutcharry baigorriarrak harrapari nekrofagoen inguruko 16mm-ko filma bat ekoiztu zuen 1977an. Geroztik Saiak elkarteak eskaini dituen hainbat hitzalditan erakutsia izan dena. Filma hori ia osorik erakusten dugu hemen, soinurik gabe aldiz, komentarioen berridazteko xedea bidean baita.
Saiak filma - 1977