| Ekintzak eta egitasmoak |
|
Saiak elkartearen zeregin nagusia espezie batzuen segimenduan datza : ugatza, sai arrea, sai zuria, arrano beltza, miru gorria eta belatz handia bezalako espeziena bereziki. Aztertu eremua, nagusiki, Ipar Euskal Herriko mendialdea da.
Harraparien ikusteko hobe kukutzea batzuetan! (Argazkia: Nadine Félix) Elkarteak bere lana egituratu du espezie koordinatzaile batzuen bitartez, ondoko harraparien segipena haien gain hartzen dutenak: ugatza, sai zuria, sai arrea, miru gorria, arrano beltza, belatz handia, hontz handia. Aztertu eremuetan bildu informazio zentratzen dute, ateraldiak antolatzen eta espezie bakoitzari buruzko biltzar desberdinetan parte hartzen. Biltzen ditugun informazioak helarazten dizkiogu beste erakunde eta antolakunde batzuei, hala nola, LPO eta DIREN, zeinek integratzen baitituzte programa nazionaletan, europarretan edo nazio artekoetan, nazio mailako koordinatzaile gisa. Egitura ofizial horien laguntzaile den oinarrizko kate begia da beraz Saiak elkartea. Bestalde, Saiak elkarteak Ugatzaren bazkatzea ere antolatzen du, Hegalaldia elkartearekin elkarlanean. Hegalaldiak kudeatzen du fauna basaren zaintze zentroa Uztaritzen. Ekintza berezi hori, espezie horren berreskurapen planaren baitan kokatzen da, LPO-k baita Estatuko zerbitzuek DIREN akitaniako egituraren bidez koordinatzen dutena. Ber gisan, Saiak elkarteak, mugaz bi aldetako ugatzaren kondaketan parte hartzen du, eta, noiztenka, informazio eta komunikazio ekintza batzuetan.
|
|
Saiak elkarteak denen beharra du bere ekintzen behar den bezala jarraitzeko. Ipar Euskal Herriko harrapari espezie desberdinen segipen oraino hobea burutuko dugu behatzaileen kopurua handiagoa bada. Lurralde guzietan ibiltzeak lan frango eskatzen baitu gero! Xorien behaketa gustukoa baduzu guri junta zaitez. Ez da beharrezkoa ornitologian hain aditua izatea. Sustengurako bazkidetzak ere onartuak dira eta gainera Saiak elkarteak antolatzen dituen ekitaldi ezberdinetan parte-hartzeko parada ematen dizute.. Irakur gehiago |