Harrera arrow Ikertu espezieak arrow Miru gorria
Miru gorria

Miru gorria lapurra da. Sai-arreen apairuen hondarrak biltzeko duen gaitasuna miresgarria da. Bere lumen itxura eta hegan egiteko errextasuna bezain miresgarria. Mokoz harrapa dezazken guziak bereganatzen ditu: xixariak, horzkari ttipiak, hondarkin mota asko...

Image

Miru gorria
(Argazkia: Alain Pagoaga)

Zonbait ehun bikotek habia Pirinioetako mendixka oihantsuetan egiten baldin badute ere, oraindik gehiago dira neguan, Europa iparraldekoak Espainia eta Euskal Herrira heldu direlarik. Batez beste urte guziz 5000 miru gorri kondatuak dira pasaian Euskal Herriko mendi lepoetan. Beste batzu hemen berean negutzen dute, arrats bakoitzari buruz lotegi handiak osatuz, 300 xori arte konda ditzaketenak. Europako populazioaren parte nagusiak Espainian negutzen du.

Iturria: ecompositeur

Miru gorria Europan bakarrik kausi daiteke, bertze inon ere ez. Azken urte hauetan, kopurua biziki ttipitu da, bereziki Frantzia iparraldean. Ondorioz, Frantzia mailan, harrapari mota honen biziberritzeko plan bat abian ezarri dute.

Xehetasunak:

Interneten:
 

Nortasun agiria

Izen zientifikoa: Milvus milvus
Euskara: Miru gorria
Frantsesa: Milan royal
Gaztelera: Milano real
Inglesa: Red kite

Handitasuna: 59 – 66 cm
Hego-luzera: 175 – 195 cm
Pisua: 0,8 – 1,25 kg

Kontserbazio egoera: Babestua den espeziea. Orain arte ez zen mehatxatuak diren espezieen Frantziako zerrenda gorrian agertzen bainan estatusa hori aldatzekotan dira ikusiz Miru gorriaren populazioak ttipitu direla anitz.

Saiak, dokumentala

Jean Curutcharry baigorriarrak harrapari nekrofagoen inguruko 16mm-ko filma bat ekoiztu zuen 1977an. Geroztik Saiak elkarteak eskaini dituen hainbat hitzalditan erakutsia izan dena. Filma hori ia osorik erakusten dugu hemen, soinurik gabe aldiz, komentarioen berridazteko xedea bidean baita.
Saiak filma - 1977

Saiak elkartea- 1, Hondritz-de-Bas karrika - 64600 Angelu
Legezko informazioak - Eskubide guziak erreserbaturik